Iraila arte
Antzerkiak Donostiako kaleak hartuko ditu uda honetan
Erredakzioa
Haurrek eta familiek elkarrekin gozatzeko moduko ikuskizunak izango dira nagusi aurtengo 'Antzerkia kalean' programan. Hiriko bederatzi auzoetara eramango dute zirkoa, magia, musika eta umorea.
Iraila arte, antzerki ikuskizunek Donostia hartuko dute, Antzerkia kalean programaren eskutik. Helburua hiria ''''ikuskizunekin, musikarekin, umorearekin era kolorearekin'''' betetzea da, publiko guztientzako moduko programazioarekin.
Aurten 18 talde izango ditugu ikusgai, eta 19 ikuskizun eskainiko dituzte. Guztira 27 izango dira emanaldiak hilabete hauetan. Programa, gainera, hiriko bederatzi auzotara eramango dute: Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoetara.
Oraingo honetan, haurrek eta familiek elkarrekin gozatzeko moduko ikuskizunak izango dira nagusi programan. Zirko, magia eta musika proposamenekin, publikoaren parte-hartzea bilatu nahi dute emanaldiek. Proposamenen artean aipatzekoak dira Botproject katalanen Collage edo Niño Costriniren ikuskizun probokatzailea.
Trapu Zaharra ezagunen Camping renove ikuskizun berria ere izango da helduentzako eskaintzen artean.