Azaroaren 11tik
Guggenheimek 'Hermann eta Margrit Rupfen Bilduma' erakutsiko du
Agentziak | Erredakzioa
Azaroaren 11tik aurrera, Bilboko museoak hainbat artista handiren lanak erakutsiko ditu: Picasso, Kandinsky, Braque, Juan Gris…
Guggenheim museoak "Hermann eta Margirt Rupfen Bilduma" erakutsiko du azaroaren 11tik apirilaren 23ra arte, XX. mendearen lehen erdialdeko artean “berebiziko” garrantzia izan zuten hainbat artistaren lanez osatutako bilduma: Pablo Picasso, Vasily Kandinsky, Georges Braque, Juan Gris, Fernand Leger, Paul Kelee eta artista garaikideago batzuk.
Rupftarrak Suitzako lehen arte bildumazaleak izan ziren, eta arte abstraktuan jarri zuten arreta gehienbat. Gaur egun, haien fundazioak 900 gai baino gehiago ditu, museoak azaldu duenez: margoak, eskulturak…