Itxi

Uztailetik irailera bitartean

Komedia, zarzuela eta musikal bat, Donostiako antzerkien egitarauan

Erredakzioa

Enrique San Francisco, Toni Cantó, Amparo Larrañaga, Paco Valladares eta Neus Asensi, besteak beste, Antzoki Zaharran eta Victoria Eugenian arituko dira. Guztira, 15 ikuskizun eskainiko dituzte.

Komedia antzezlanak nagusi izango dira Donostiako antzokien udako kultur egitarauan. Victoria Eugeniak eta Antzoki Zaharrak hamabost emanaldi eskainiko dituzte guztira, ia ehun saio desberdinetan, alegia.

Datozen hiru hilabeteetarako antzokietarako proposamenen artean, La venganza de Don Mendo, Triciclek ekoiztutakoa eta Javier Veiga protagonista duena, eta Quique San Franciscoren Arte antzezlana aipa ditzazkegu. Pablo Carbonellen La curva de la felicidad obra "iraganeko arrakasta" errepikatzeko asmoz itzuliko da Donostiara.

Los monólogos de la vagina, Toni Cantoren El pez gordo; Brujas, Lara Dibildosekin, Juncal Riverorekin eta Arantxa del Solekin; Trampa mortal, Paco Valladaresek antzeztuta; Fugadas, Maria Galiana aktorearekin; Karaoke, Juanjo Artero y Neus Asensi buru duen antzezlana; eta Sexos, Adriana Ozoresen y Pepon Nietoren obra, nabarmendu ditzazkegu 2010eko uda denboraldirako beste proposamenen artean.

Kiti Manverren Tres ikuskizunak; 100 m2 obrak, Miriam Díaz Arocarekin, eta Amparo Larrañaga aktorearen Ser o no ser obraren bertsio berriak osatuko dute egitaraua.

ABBAren Mamma Mia! musikala

Komediaz aparte, zarzuela eta musikal bana ere izango dute Donostian ikusgai. Sasibill Elkarte Lirikoak La Gran Vía zarzuela ekarriko du Victoria Eugenia Antzokira irailaren 4an eta 5ean. Gainera, uztailaren 29tik abuztuaren 1era bitartean, ABBAren abestien Mamma Mia! musikala hartuko du Kursaaleko Auditoriumak.

Honekin batera, Europa o la nave de los locos doako ikuskizuna ere taularatuko dute Gipuzkoa plazan datorren uztailaren 30ean, Valentziako Unibertsitatearen Escena-Erasmusen eskutik.