'Lan Onari' golardoa
Patxi Lopezek Patty Miller Boiseko Euskal Museoko zuzendaria saritu du
Erredakzioa
AEBetako euskal diasporaren museoaren kudeatzailearen ibilbide pertsonala eta profesionala saritu du euskal exekutiboak. Jaialdia ospatzeko bertara bidaiatu du Patxi Lopezek.
Patxi Lopez lehendakariak ''Lan Onari'' saria eman dio Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Institutuaren zuzendariari. Kudeatzaile honen ibilbide pertsonalari eta profesionalari aipamen berezia egin nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak, "kultura arloan erakutsi dituen ekimen izaeragatik eta irmotasunagatik".
Patty Miller euskal iparramerikarrak azken 17 urteak eman ditu Boiseko Euskal Museoa eta Institutua kudeatzen. Munduko euskal komunitaterik garrantzitsuenetarikoa du Boisek (AEBetako Idahon). Nevadako Estatuak sari berdina jaso du.