Itxi

Igandera bitartean

'La venganza de Don Mendo' lana Donostian, Tricicleren eskutik

Erredakzioa

Javier Veiga protagonista duen antzezlana hartuko du Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia Antzokiak. 18tik 26 euro bitartean jarri dituzte sarrerak salgai.

La venganza de Don Mendo antzezlana Donostiara helduko da igandera bitartean Tricicle antzerki konpainiaren eskutik. Javier Veiga du protagonista eta Muñoz Secaren "moldaketa pertsonala" dela adierazi dute ekoizleek. Triciclek Donostiara ekarri duen muntai dibertigarri honek 11 aktore izango ditu taula gainean, lau saiotan banatutako 80 minututan zehar 25 pertsonaien paperak antzezten.

Datorren abuztuaren 8ra arte izango da ikusgai Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Guztira, zortzi emanaldi eskainiko dituzte: abuztuaren 3a, 4an, 5ean eta 6an 20:00etan eta saio bikoitza larunbatean eta igandean (abuztuaren 7an eta 8an), 20:00etan eta 23:00etan.

Sarrerak salgai jarri dituzte 18, 22 eta 26 eurotan. Eskura daitezke Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eta Kutxako ohiko kanalen bitartez.