Itxi

80. urteurrena

Lazkanok Gernikako bonbardaketari egindako begirada, Batzarretxean ikusgai

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jesus Mari Lazkanok "Sustrai erreak-2. Guernica 1937" erasoaren 75. urteurrenaren kariaz argitaratu zen lana janzteko sortu zituen bi koadro paratu dituzte eraikinean, behin betiko.

Jesus Mari Lazkano gipuzkoar artistak Gernikako bonbardaketaren biktimen omenez margotu zituen bi koadro Bizkaiko udalerriko Batzarretxean ikusgai paratuko dituzte behin betiko.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusien zuzendariak lanak aurkeztu ditu gaur, eta ekitaldi horretan azaldu du foru legebiltzarrak “Gernikako bonbardaketaren tragedia eta herriaren deuseztapena gogoratzeko ekitaldiei” eginiko ekarpena dela, 1937ko apirilaren 26an eginiko erasoaren 80. urteurrenarekin bat eginda.

Leiarpeko Aretoan ikusi ahalko dira margolariaren bi lanak, eta Bizkaiko legebiltzarraren behin betiko erakusketa osatuko dute aurrerantzean.

Otaduiren hitzetan, lan “hiperrealista” hauen bidez, batzar etxeak “bonbardaketaren oroimena bizirik” gordeko du eta horrek “memoria historikoa berreraikitzen” lagunduko du.

Albisteak (1)