Itxi

Campos Eliseos Antzokian

Cabaret Burlesque ikuskizuna Bilboko Aste Nagusira dator

Erredakzioa

Abuztuaren 13tik irailaren 5a bitartean, umorez, ikuskizun lizunez eta ezkataz beteriko antzerki emanaldiak hartuko ditu Bilboko Campos Eliseos Antzokiak.

Cabaret Burlesque ikuskizun dibertigarria hartuko du Bilboko Campos Eliseos Antzokiak Aste Nagusia bitartean. Antzerkiko parodia ikuskizuna izango da, ezkataz, vedette potoloz eta biluztutako neska-mutilez osatuta.

20, 30 eta 40 hamarkadeetako kabaretetan girotuta, Aragoitik datozen artista anitz bilduko ditu ikuskizunak: dantzan, zirkoan, kantuan eta antzerkian eskarmentu handia lortu dituztenak. Nacho Embrid ikuskizunaren zuzendariaren hitzetan, "dibertimendu handia, saio erotikoak eta lotsarik gabeko artistak" ekarriko ditu kabaretak.

Hitzordua, beraz, Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango da, abuztuaren 13tik irailaren 5a bitartean. Ordutegi desberdineko saioa eskainiko dituzte: Cafe Polvora (16:30ean), Arratsaldeko Kabareta (19:30ean), Afariko Kabareta (23:30ean) eta Golfa (01:30ean). Sarrerak 5 eurotan jarri dituzte salgai eta General Ticketsen webgunean eros daiteke.