Itxi

Erakusketa

Steve Schofielden AEBetako kulturaren inguruko ikuspuntua, Bilbon

Erredakzioa

'Land of the free' erakusketa Bizkaiko hiriburuko FNACen da, irailaren 15era arte.

Steve Schofield ek fandom azpimunduaren (zientzia fikzioa gustuko dutenena) inguruko ikuspuntua erakusten du "Land of the free" erakusketan. Bilboko FNACen izango da ikusgai, irailaren 15era arte.

"Land of the free" izeneko erakusketa dakarkigu Steve Schofieldek, jarraitzaileak beraien inguru naturalean azalduz. Britainia Handiko publikoak AEBetako masen kultura maite duela eta, Schofieldek jarraitzaileen etxeetan bertan egin ditu erretratuak, dokumentu grafiko harrigarria lortuz.

1970an jaio zen Schofield, Oldham hirian. Londonen bizi eta lan egiten du gaur egun. 2007an jarraitu beharreko artisten artean azaldu zen, The Timesen arabera. Hainbat sari eskuratu ditu eta Britainia Handiko hainbat galeriatan izan dira bere lanak (tartean, National Portrait Gallery y Photographers'' Galleryn), baita Estatu Batuetan eta Europan ere.

Bideoak (1)