Erakusketa Baluarten
'Titanic' ontziaren tragedia, Iruñean ikusgai
Erredakzioa
Ontziaren ezbeharra erakusten du erakusketak, benetako objektuak, dokumentu originalak eta soinu artxiboak bilduta. Mundu mailako museo ibiltari bisitatuena da; 30.000.000 bisitari ditu.
Irailaren 3tik aurrera, 1912.urtera egingo du atzera Iruñeak, Titanic ontziaren tragedia gogora ekartzeko.Titanic, the exhibition erakusketak historian izan den ezbeharrik ezagunenetako bat ekarriko du Nafarroako hiriburura. Bertan, benetako objektuak eta dokumentu originalak izango dira ikusgai. Desagertutako ontziaren atalak ere imitatu dituzte, eta, soinu artxiboen laguntzarekin, ''Titanic'' ontzian murgildu dela sentituko du bisitariak, urperatutako ontzia eta bertan hildako 1.500 pertsonak gogoratzeko.
''''Emozio handia dago erakusketan'''', esan du Jesus Ferreiro Titanic Fundazioaren nazioarteko presidenteak, ''''bereziki protagonisten ahotsa entzun daitekeelako objektuak ikusten ditugun bitartean''''. Ikusgai dauden lanabes pertsonalen artean, nabarmentzeko modukoak dira txalupa batera igotzeko ahaleginetan hildako emakume baten eraztuna, 7 urteko neskato baten botatxoak, edo ezbehar hartan hildako bikote baten amodio gutunak.
2000. urtean jarri zuten martxan erakusketa, neurri xumeago batekin. Urteen joan-etorriak, baina, pieza berriak gehitu dizkio, eta orain 12 kamioi behar dituzte bilduma batetik bestera eramateko.
Orain arte Stockholmen eta Berlinen izan da bilduma, eta marka guztiak hautsi ditu: 30.000.000 bisitari. Horrela, mundu mailako museo ibiltari bisitatuena da egun Titanic,&' || 'nbsp; the exhibition erakusketa.
''''Titanic ontzia ez da hondoratu, erakusketa bisitatzen duten milioika pertsonen bihotzetan oraindik nabigatzen jarraitzen baitu'''', gaineratu du Ferreirok.