Arte Ederren Museoa
Koplowitzen erakusketa doakoa izango da astearte honetan, Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
Sarrera doakoa izango da 10:00etatik 20:00etara. Orain arte 55.000 pertsonak bisitatu dute, uztailaren 28an zabaldu zutenetik.
Alicia Koplowitz Espainiako enpresaburuaren artelanen bilduma partikularra doan ikusi ahal izango dute bisitariek astearte honetan, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Sarrera doakoa izango da 10:00etatik 20:00etara. Asteartea atseden eguna dute Museoan, eta itxita egon ohi da.
Erakusketak arte klasikoko maisuen lanak biltzen ditu, baita nazioarteko eta garaikideko artistenak ere, besteak beste, Goya, Picasso, Tapies, Oteiza, Van Gogh, Mondrian, Calder, Bacon eta Ai Weiewei. Orain arte 55.000 pertsonak bisitatu dute, uztailaren 28an zabaldu zutenetik.
Erakusketa eta doako jardunaldia Petronor enpresak finantzatu ditu. Konpainiak Museoaren Fundazioarekin bat egin zuen iragan maiatzean, patronatuan sartuta.