Itxi

Erakusketa

'Chillida eta filosofiaren desafioak', artista ezagutzeko modu berria

Erredakzioa

Filosofiarekin zerikusia duten hiru liburutan zehar ibilaldia egitea proposatzen digu bildumak. Chillida-Leku museoaren hamargarren mendeurrena ospatzeko antolatu diren erakusketetan azkena dugu.

Chillida Leku ospakizunetan murgilduta dago. Aurten 10 urte bete ditu Hernaniko museoak, eta urteurrena ospatzeko igandean sarrerak doan izan ziren museoan. Ospakizunekin jarraitzeko atzo Chillida eta filosofiaren desafioak erakusketa aurkeztu zuten. Zabalaga baserrian kokatuta dago, eta hiru argitalpen berrikusteko aukera ematen digu. Filosofiarekin harremana duten lanak dira denak, eta Eduardo Chillida artistaren ibilbidean berebizikoak.

Derrière le miroir. Le cosmos du fer da lehen argitalpena. Gaston Bachelard frantziarraren testuarekin batera, artistaren hainbat estanpazio original biltzen ditu. Die Kunst und der Raun bigarren proposamenak Martin Heideggerren pentsamendua Chillidaren artelanean islatzen du, eta alderantziz. Azkenik, Le Poème liburuan egindako lana ere biltzen du erakusketak. Parménides filosofoaren testuan oinarrituta, Chillidak sei estanpazio sortu zituen erliebe zurian.

Erakusketa 2011ko otsaila arte egongo da zabalik.


Albisteak (2)

Bideoak (1)