Arte Eszenikoak
BAD jaialdiak antzerki proposamen ausartienak ekarriko ditu Bilbora
Erredakzioa
Urriaren 29tik azaroaren 7ra bitartean, azken sortze-berrikuntzak erakutsiko ditu jaialdiak. Gainera, PreBAD egitaraua profesionalen eta zaleen arteko topagune bihurtuko da.
Arte eszenikoen proposamen abangoardistenak ekarriko ditu Bilbora Antzerki eta Dantza Garaikidearen BAD Jaialdiak. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, aurtengo 11. edizioak eszenatoki berrietara eramango ditu ekitaldiak, hala nola, Campos Eliseos Antzokira eta Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretora.
Sortze eta ikerkuntza-eszenikoa publikoari hurbiltzeko asmoz, "gosegarri bat" eskainiko du PreBADek urriaren 25etik aurrera. Lau egunetan, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako eszenako sorkuntzari laguntzeko Artistak egoitzan programatik sortutako bost proiektuak aurkeztuko dituzte. Gainera, Arte Eszenikoen alorrean, eskarmentu handiko profesionalen eta zaleen arteko hartu-emana sustatuko du jaialdiak.