Itxi

Erakusketak

'Periscopio'k fotokazetaritzaren gailurrera darama Gasteiz

Erredakzioa

12 erakusketa nagusi eta 66 txikiago barreiatuko dira hirian zehar. Cesar Lucas argazkilaria omenduko dute.

Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren aretoak fotokazetaritzaren historiaren maisuen lanak erakusten ditu. Robert Capa, Elliott Erwitt, Isabel Muñoz eta Sebastiao Salgadoren lanak izan dira ikusgai, besteak beste.

Cesar Lucas argazki-erreportari klasikoaren lan bilduma batekin hasi da gaur Gasteizen Periscopio argazki jaialdiaren bostgarren edizioa. Guztira argazki erreportaritzaren 12 erakusketa nagusi eta 66 txikiago barreiatuko dira hirian zehar.

Profesionalki erretiraturik dagoen Cesar Lucas argazkilari-erreportaria kamera atzean izan da azken 50 urteotan. Gaur Gasteizen bera jarri zaigu kamera aurrean posatzen, eta maisu bati dagozkion azalpenak ematen. Denok dugu gure oroimenaren erretinan berak noizbait harrapaturiko irudiren bat.

Grina horri eskaini dio bizi osoko lana. Bilduma pertsonalik egiteko asmorik gabe, inoren enkarguz egin du lan beti. Urrengo eguneko egunkariko orrrietan agertzeko lehia itsuarekin.

Alor guztiak landu ditu kirolak salbu. Zinema mundua, politika, gizarte, kultura, bidaiak, moda, Interview aldizkariko lehen orrialdeak... denetarik. Gasteizen dugun erakusketaren tituluak dio dena: begiratzea lanbide.

Bideoak (1)