Azaroaren 6tik aurrera
'Haunted': argazkiak, bideoak eta 'performence'ak, Guggenheim museoan
Erredakzioa
Bildumak 60 artistaren ehun bat lan biltzen ditu, tartean, Andy Warhol eta Robert Rauschenberg handien artelanak.
Argazkilaritza da nagusi bilduma honetan, baina beste adirerazpide batzuk ere lantzen dira: pintura, bideoak, zinema, performance-ak eta instalazioak.
Solomon R. Guggenheim Foundation elkarteak berriki erositako artelanak jaso dituzte bertan, Marina Abramovic, Sophie Calle, Tacita Dean, Gregory Crewdson, Thomas Demand, Roni Horn, Christian Marclay, Richard Prince, Cindy Sherman, Hiroshi Sugimoto eta Jeff Wall artisten lanak tartean. Dena den, 60ko eta 70eko hamarkadetan Andy Warhol, Bernd eta Hilla Becher, Joan Jonas, Robert Rauschenberg, Martha Rosler eta Robert Smithson artistek sortutako lanak ere izango ditugu Guggenheim Bilbao Museoan.
Iraila arte, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan egon da bilduma, eta, orain, Bilbora iritsi da. Margolan batzuk estreinakoz daude ikusgai Espainia mailan.
Lan hauen bidez, ''''argazkilaritzak egungo artean barneratzeko izan duen gaitasunaz'''' egin nahi dute hausnarketa antolatzaileek. ''Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea'' martxoaren 13a arte izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.