Azaroaren 28a arte
Japoniako artea islatzen duten 150 pieza, Bilboko Arte Ederren museoan
Erredakzioa
XVII eta XIX. mende bitartean sortutako lanak jarri dituzte ikusgai. Bizkaiko hiriburuko museoarenak dira artelanok, Palacio bildumakoak.
Azaroaren 28 arte, Japoniako artea lantzen duten 150 artelan egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren museoan. XVII eta XIX. mende bitartean sortutako lanak dira, museoaren bildumakoak. Zehazki, Palacio bildumako artelanak dira orain ikusgai daudenak.
Guztira 300 pieza daude Palacio bilduma honetan, eta horietatik bi heren dira izatez Japoniakoak. Ireki berri duten erakusketarako 150 lan inguru hautatu dituzte, lau talde eta gaitan banatuta: Estanpak eta pinturak, samuraiak, tearen zeremonia eta ohikotasuna.
Erakusketa Nihon Jaia jaialdiaren bigarren edizioaren jardunaldien baitan kokatzen da. Hilaren 12an, 13an eta 14an egingo dute Nihon Jaia Bilbon.