Itxi

Azoka

Carreras Múgica, euskal galeria bakarra Arco azokan

eitb.eus

Leer en Castellano

Euskal artista askok hartuko dute parte Madrilgo azokan. ‘Presos políticos’ besteak beste Altsasuko gazteak erakusten dituen lanak hautsak harrotu ditu eta Ifemak kentzea erabaki du.

Ifemak 'Presos políticos' lana kentzea erabaki du. Argazkia: Efe.

Carreras Múgica Bilboko galeria izango da euskal ordezkari bakarra Arco arte garaikideko nazioarteko azokan, martxoaren 21etik 25era, eta artista hauen lanak erakutsiko ditu bertan: Txomin Badiola, Ángel Bados, Eduardo Chillida, Jon Mikel Euba, Ángela de la Cruz, Juan Pérez Agirregoikoa, Richard Serra, Asier Mendizabal, Itziar Okariz, Pello Irazu, Erlea Maneros, Sergio Prego eta Xabier Salaberria.

Nolanahi dela, euskal artista askok beste galeria batzuen altzoan aurkitu dute erakusleihoa, hala nola Moisés Pérez de Albéniz Iruñetik Madrilera lekualdatu zen galeriaren txokoan. Arcon erakusgai daukan bilduman euskal herritarren hainbat lan daude: Ana Laura Aláez, Ángel Bados, Miren Doiz, Iñaki Garmendia, Carlos Irijalba eta Juan Ugalde.

Beste euskal artista batzuek ere erakutsiko dituzte beren lanak Arcon: Abigail Lazkoz, Mari Puri Herrero, Maider López, Miguel Ángel Gaüeca, Juan Luis Moraza, Manu Muniategiandikoetxea, June Crespo, Ixone Sadaba, Jon Macareno, Prudencio Irazabal, Kepa Garraza,  Elena Aitzkoa eta Greta Alfaro.

Arcok bildumazale berrien papera azpimarratu nahi du, eta, horretarako, artelan eskuragarriagoen bidez erosle berriak erakartzen saiatuko da, obra garestiez haraindi. Gainera, azokaren arduradunek adierazi dutenez, programa guztien komisarioak emakumezkoak izango dira.

“Presos políticos”

“Presos políticos” Santiago Sierra madrildarrak Arcon erakutsi duen lanak hautsak harrotu ditu; izan ere, Ifemaren erabakiz, erakustokitik kendu dute kartzelan dauden 24 pertsonaren aurpegi pixelatuak erakusten zituen artelana.

Beraien artean, Altsasuko gazteak, Egin-eko kideak, Oriol Junqueras, Jordi Sánchez eta Jordi Cruixat, Andres Bódalo eta 2016an atxilo hartu zituzten txotxongilolariak ageri dira, eta Helga de Alvear galeriak saldu egin du dagoeneko, 80.000 euroan.