Itxi

Margolan ezezagunak ere

Georges Rouaulten ibilbideari errepasoa, Bilboko Arte Ederren Museoan

Erredakzioa

Frantziako margolariaren 156 artelan bildu dituzte 'Georges Roault. Sakratua eta profanoa' izeneko bilduman. Artistak bukatutzat jo ez zituen lanak ere ikusgai daude bertan.

2011ko otsailaren 13a arte, ''Georges Roault. Sakratua eta profanoa'' izeneko erakusketa izango da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. XX. mendeko frantziar artista nagusienetako baten 156 margoi bildu dituzte bertan. Georges Pompidou arte garaikidearen zentroak ekoitzi du erakusketa, berariaz Bilbora ekartzeko. Georges Roault artistaren ibilbideari errepasoa egiten dio bildumak, eta orain arte ezezagun genituen margolariaren artelanak ere ikusgai jarri dira. Artistarentzat bukatu gabeko margolanak ziren azken hauek.

Lau ataletan banatzen da bilduma: zirkoa, bukatu gabeko artelanak, ''''Miserere'''' grabatu multzoa eta Rouaulten azken lanak.

Margolariaren hasierako garaiko zirkoko pertsonaietan formarekin eta kolorearekin esperimentatzen du artistak. Era berean, pertsonaiekiko errukia ere agertzen du, eta pertsonaia hauen arima agerian utzi eta izaera arina albo batera uzteko nahia ere islatzen du, Angela Lanpe erakusketako komisarioak aurkezpenean azaldu duenez.

Orain arte ezezagun genituen 62 piezak, Rouaulten tailerretik bertatik atera zituzten, 1958an hil zenean. Artistak ez zituen bukatutzat eman artelanok, Lamperentzat ''''kalitate handiak badira ere''''. Bilduma honetako komisarioak azaldu duenez, bere izaeragatik artista ez omen zegoen inoiz bere lanarekin pozik.

''''Miserere'''' grabatu taldea dugu Rouault artistaren lan-bilduman bizkarrezurra. 25 urtetan zehar ibili zen serie honetan lanean, eta 58 estanpek osatzen dute. Bertan sufrimendua islatzen du.

Bere ibilbideko azken lanetan, aldiz, kolore eztanda ikusi ahal izango dugu. Kolore beroak dira bertan nagusi, eta irudia sinplifikatu egiten da.


Albisteak (1)

Bideoak (1)