Itxi

Ikuskizuna

'Chicago' musikala, igandera arte Donostian

Erredakzioa

Manuel Rodríquez protagonista duen antzezlana Donostian izango da abenduaren 1etik 5era, Victoria Eugenian Antzokian.

Datorren abenduaren 5a bitartean Victoria Eugenia Antzokiak Chicago El musical aurkeztuko du. Abenduaren 1 eta 2an, 20:30ean izango da funtzioa, 3 eta 4an, 18:30 eta 22:00ean, eta 5ean, 17:00 eta 20:30ean.

Manuel Rodríquez hartu du Billy Flyn abokatuaren papera, eta 26 aktore, dantzari eta abeslarirekin aritzen da taula gainean. Musika, berriz, 15 musikarik osatzen duten orkestrak jartzen du.

Sarrerak erosteko Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak eta Kutxaren ohiko kanalak ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean) erabili daitezke.
Bilbon, arrakasta handiarekin eskaini zuten pasa den abuztuaren 12tik irailaren 5era arte Euskalduna Jauregian.