Itxi

Lapurreta

Picasso, Chillida eta Tàpiesen lanak zeramatzan kamioi bat ostu dute

Erredakzioa

Bost miloi eurotan balioztatu duten lapurreta azaroaren 27an, larunbata, gertatu zen.

Lapur talde batek Picasso, Chillida edo Tàpies bezalako artisten lanez beteta zegoen kamioia ostu zuen pasa den azaroaren 27an. Getafeko industriagune batean izan zen lapurreta eta bost miloi eurotan balioztatu dute. Ikerketa ahalbideratzeko asmoz, gertakariaren xehetasunen gaineko sekretua agindu dute.

Honelako lapurreten inguruko salaketek gora egin dute azkenaldian. Getafen ostu zuten kamioian hogeita hamar lan inguru zeuden, besteak beste, Picasso, Tàpies, Chillida, Antonio Saura, Fernando Botero edo Julio González bezalako artisten lanak.

Bideoak (1)