Itxi

Artea

Chillida familiak eskultorearen 12 artelan jarri ditu salgai

Erredakzioa

Artista hil zenetik lehen aldiz jarriko dira salgai bere eskulturak. Sotheby's etxeak egingo ditu merkaturatze lanak, eta AEBetan izango dira lanok ikusgai, 2011ko urtarrila eta apirila bitartean.

Eduardo Chillidaren familiak eskultore ezagunaren 12 lan erraldoi salgai jarri ditu. Eduardo Chillida hil zenetik estreinakoz egongo da eskultorearen lanak erosteko aukera.

Kanpoaldean jartzeko sortutako artelanak dira salgai jarriko direnak, eta Sotheby''s etxeak egingo ditu merkaturatze lanak. 2011ko urtarrila eta apirila bitartean ikusgai izango dira, Estatu Batuetan. Zehazki, Floridan jarriko dituzte, Windermereko Isleworth Golf and Country Cluben.

Luis Chillidarentzat, artistaren semeetako batentzat, oso garrantzitsua da erakusketa non egongo den zehaztea. Sotheby''s etxeari berari jakinarazi dionez, bere aitak beti begiratu zien oso adi lanen kokaguneei, eta Islewortheko lursail hauek antzekotasun handia dute Chillida-Lekurekin. ''''Lanak nazioarte mailan saltzea gure aitaren ondarea zabaltzeko modu egokia dela uste dugu'''', gaineratu du Luis Chillidak.

''''Artistaren familiatik datozen 12 artelan saltzeko aukera paregabea da'''', esan dute Sotheby''s etxeko arduradunek. Artelanek interes erraldoia piztuko duela uste dute Sotheby''s etxekoek.


Albisteak (2)

Bideoak (1)