Itxi

Lehenengo seihilekoan

2011rako dantza, antzerki eta musika egitaraua aurkeztu du Donostiak

Erredakzioa

2011 urteko lehenengo sei hilabeteetarako proposamen kulturalen artean, 19 musika kontzertu eta arte eszenikoen 15 ikuskizun aurki ditzakegu.

Donostiako Antzoki Zaharrak eta Victoria Eugeniak 2011. urteko lehenengo seihilekoan hartuko dituzten musikaren eta arte eszenikoen proposamenak aurkeztu ditu Donostia Kulturak.

Victoria Eugenia Antzokia

Gipuzkoako hiriburuaren Victoria Eugenia Antzokiak arte eszenikoen izen handien bisita hartuko ditu, tartean, 2004. urtean Dantza Sari Nazionala jaso zuen Aida Gomez dantzaria. Ikuspegi exotikoa Bellydance Superstars konpainiaren Bombay Bollywood ikuskizunaren eskutik helduko zaigu.

Gainera, arte eszenikoen topagune bihurtuko da Donostia XVII. Edizioaren dFeria Azokari esker. Zinemak ere bere tokia izango du Donostian: Kimuak jaialdia (urtarrilean) eta Giza Eskubideen IX. Zinemaldia (apirileko 8tik 15era bitartean).

Musikari dagokionez, artista handiak izango dira Donostian datorren urteko lehenengo sei hilabeteetan. Horrela, Victoria Eugenian zuzenean arituko dira M-Clan, La Unión, Miguel Poveda flamenco abeslaria eta Ainhoa Arteta sopranoa, besteak beste. Nazioarteko mailan, indie estiloaren Leonard Cohen hartu duten Micah P. Hinson abeslaria eta Amélie eta Good Bye Lenin filmeen musikagilea den Yann Tiersen aipa ditzakegu.

Dantza

-CARMEN - AÍDA GÓMEZ: urtarrilak 29 eta 30
-BOMBAY BOLLYWOOD - BELLYDANCE SUPERSTARS: martxoak 20
-DOS O TRES PREGUNTAS - ALICIA SOTO: martxoak 9 eta 10
-DANTZAKLUB-ATALAK 10 - DANTZAZ KONPAINIA: otsailak 10
-EIFMAN BALLET - ONEGIN: maiatzak 21 eta 22

Antzerkia

-EL MERCADER DE VENECIA: otsailak 18 eta 19
-2036 OMENA G - ELS JOGLARS: martxoaren 4tik 6ra
-ESPAZIO HUTSAK - HIGA ANTZERKIA: otsailak 2 eta 3
-DE BURLADORES Y BURLADOS - MORFEO TEATRO: urtarrilak 27 eta 28
-TODOS ERAN MIS HIJOS - PRODUCCIONES TEATRALES CONTEMPORÁNEAS: otsailak 26 eta 27
-XVII edición de dFERIA: martxoaren 14tik 17ra

Musika

-MICAH P. HINSON: urtarrilak 8
-46. HEINEKEN JAZZALDIA: urtarrilak 21, 22 eta 24 / otsailak 9 eta 16
-JUDITH JÁUREGI (PIANO): urtarrilak 26
-M-CLAN: urtarrilak 4
-LA PEQUEÑA MISA SOLEMNE - GIOACHINO ROSSINI: otsailak 12
-MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOA(KONTZERTU SOLIDARIOA): otsailak 25
-ÓLÖF ARNALDS (Islandia): martxoak 8
-AINHOA ARTETA: martxoak 11
-MIGUEL POVEDA : martxoak 18
-TRIZ3PS: martxoak 19
-THE DIVINE COMEDY - NEILA HANNON: martxoak 23
- DONOSTIA HIRIA XVII. NAZIOARTEKO PIANO LEHIAKETA: martxoaren 24tik 26ra
-LA UNIÓN : apirilak 5
-EDUARD WULFSON - BIOLINA: apirilak 19
-YANN TIERSEN: maiatzak 4
-ÁNGEL UNZU: maiatzak 5
-GUSTAV LEONHARDT - KLABEZINA: maiatzak 18
-HINDI ZAHRA: maiatzak 19
-IVO POGORELICH - PIANO: ekainak 29

Zinema

-KIMUAK: urtarrilak 18
-IX FESTIVAL DE CINE Y DERECHOS HUMANOS: apirilaren 8tik 15era

Antzoki Zaharra

Donostiako Antzoki Zaharrak tokiko ekoizpenak hartuko ditu 2011. urtean urtarriletik ekainera bitartean: besteak beste, Txalo Produkzioak konpainiaren azken antzezlana eta Xereta, Gero Axular Dantza Taldearen ikuskizuna.

Antzerkia

-EL AMANTE - NACLÉ PRODUCCIONES: urtarrilaren 28tik 30era
-ETZI - DAR DAR: otsailak 12 eta 13
-LA LECCIÓN (DE IONESCO) - PRODUCCIONES COME Y CALLA: otsailak 20
-BAGINAREN BAKARRIZKETAK - TXALO PRODUKZIOAK: martxoaren 10etik 12ra

Dantza

-XERETA - GERO AXULAR DANTZA TALDEA: martxoak 26 eta 27