Itxi

Lapurreta

Chillida, Picasso eta Boteroren lapurtutako lanak berreskuratu dituzte

Erredakzioa

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, artelanak txatarra moduan saldu nahi zituzten lapurrek eta horrela berreskuratu dituzte.

Duela hiru aste Getafeko (Madril) industrialde batean lapurtutako artelanak berreskuratu ditu Poliziak. Guztira, 2,7 milioi euroko balioa zuten.

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, artelanak txatarra moduan saldu nahi zituzten lapurrek eta horrela berreskuratu dituzte.

Guztira 28 artelan dira eta Madrileko Poliziak jakinarazi duenez, larunbatean berreskuratu zituzten Madrilen bertan eta denak elkarrekin zeuden. Poliziak ez du atxiloketarik egin momentuz eta, hori dela eta, operazioak irekita jarraitzen du.

Getafeko Los Olivos industrialdean dagoen Crisóstomo Transportes delako enpresatik lapurtu zituzten artelanak iragan azaroaren 27an eta hainbat lagunek kamioi bat lapurtu zuten. Alemaniatik zetozen artelanak eta Madrileko, Bartzelonako eta Coloniako sei galerienak dira.

Pablo Ruiz Picasso, Fernando Botero, Eduardo Chillida, Gonzalo Gonzáles, Cveto Marsic, Julio González eta Antonio Saura bezalako egileenak dira lanak. Lapurtutako kamioia hiru egun beranduago aurkitu zuten&' || 'nbsp;Alcorcon herri kanpoaldean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)