Itxi

Erakusketa

Euskal artea, LGTBIfobiaren aurka

eitb.eus

Leer en Castellano

Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten erakusketa aretoak Bilbao Bizkaia Pride 2018ko erakusketa nagusia hartuko du: Euskal artea, sexu dibertsitatearen alde.

Eduardo Gaviña, erakusketako hainbat artelanen aurrean

Bizkaiko Batza Nagusiek Bilbao Bizkaia Pride 2018 ospakizunarekin bat egin dute, eta, ondorioz, Bilboko egoitzako erakusketa aretoak bilduma berri bat aurkeztuko du: Euskal artea, sexu dibertsitatearen alde.

Unai Goikolea komisario dela, hainbat artistaren lanak jarriko dituzte ikusgai: Azucena Vieites, Miriam Ocariz, Eduardo Sourrouille, Elssie Ansareo, Cachorro Lozano, Eduardo Gaviña, Alberto de la Heras, Bubi Canal eta Alba Burgos.

Erakusketaren helburua da agerian uztea arteak eraldaketak eragiteko eta gizartearen kontzientzia pizteko duen balioa. Unai Goikolearen esanetan, kulturak “hil edo biziko”  zeregina du eskubideak babestu eta aldarrikatzeko.