Azaroaren 11ra arte
'Lilicoptère' artelanak Joana Vasconcelosen erakusketa osatuko du Guggenheimen
Agentziak | Erredakzioa
Helikoptero erraldoi eta bitxiari doikuntza batzuk egin behar zizkioten, eta ezin izan zuten Bilbora ekarri portugaldar artistaren erakusketaren inauguraziorako.
"Lilicoptère" Joana Vasconcelos portugaldar artistaren 2012. urteko artelana instalatu dute ostiral honetan Guggenheim Bilbao Museoko 105 aretoan, "Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz" joan den ekainaren 29an inauguratu zuten erakusketa osatzeko.
Vasconcelosen piezari doikuntza teknikoak egin behar zizkiotenez, artelana ezin izan zen instalatu erakusketa ekainean inauguratu zenean, eta ostiral honetan jarri dute azkenean, Bilboko museotik jakinarazi dutenez.
"Lilicoptère" obra konplexu eta handia urre koloreko helikoptero bat da. Swarovski etxearen milaka beira ale distiratsurekin apaindua dago eta kanpoaldea ostruka lumazko geruza nabarmen eta koloretsu batez estalia du.