Guggenheima Helsinkin?
Lehendakariari akordioa iragarri ziola esan du Guggenheim Museoak
Erredakzioa
Lehendakaritzak, bestalde, jakinaren gainean zegoela baieztatu du. Patxi Lopez lehendakariak Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egin berri duen bidaiaren hasierari egotzi dio ''gazki-ulertua''.
Guggenheim Bilbao Museoak ohar batean argitu duenez, Solomon R. Guggenheim Fundazioak lehendakaria ohartarazi egin zuen, Helsinkin Guggenheim berria irekitzeko bideragarritasunaren inguruan azterketa egiteko Finlandiako hiriburuko agintariekin sinatutako akordioaren harira.
Blanca Urgell Kultura sailburuak gaur goizean egin dituen adierazpenen ondoren iritsi da Guggenheim museoaren erantzuna. Urgellek ''''leialtasun falta'''' egotzi die Guggenheim Fundazioari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, ''''Egun On Euskadi'''' saioan egin dioten elkarrizketan. Han adierazi duenez, ''''komunikabideen bidez'''' izan du Helsinkin Guggenheim markako museoa eraikitzeko duten interesaren berri.
Guggenheim museoak arratsaldean ohar batean azaldu duenez, ''''Richard Armstrong Solomon R. Guggenheim Fundazioaren zuzendariak gutun bana bidali zien lehendakariari eta Bizkaiko ahaldun nagusiari joan den urtarrilaren 13an. Helsinkiko Udalarekin bertan Guggenheim museo bat egiteko bideragarritasuna aztertzeko hitzarmena sinatu zutela jakinarazi zieten idatzian''''.
Halaber, Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak lehendakariaren eta ahaldun nagusiaren bulegoetara deitu zuela eta ''''argibide gehiago emateko prest'''' zegoela adierazi ziela argitu du museoak.
''''Gaizki-ulertua''''
Lehendakaritzak, bestalde, jakinaren gainean zegoela baieztatu du. Patxi Lopez lehendakariak Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egin berri duen bidaiaren hasierari egotzi dio ''''gazki-ulertua''''.