Lanak
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita egongo da urriaren 6ra arte
Agentziak | Erredakzioa
110 urte betetzear den museoa urriaren 6an irekiko dute berriz, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketa ikusgai dela.
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita egongo da irailaren 18tik urriaren 5era, erakusketa zentroaren arduradunek azaldu dutenez, zaharberritzeko lanak eta erakusketa berri bat paratzeko eginbeharren eraginez.
Azken hiletan, museoak zaharberritze lan handiak egin ditu 1. aretotik 31.era artekoetan, espazioa zabaldu eta eraikin zaharraren jatorrizko argiztapena berreskuratzeko. Horrela, artelanei begiratzeko baldintza hobeak egongo dira aurrerantzean.
Urriaren 5ean, museoak bere sorreraren 110. urteurrena ospatuko du, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketa aurkeztuz. Proposamen hori museoa bilduma iraunkorraren bidez ezagutzeko gonbita da, eta Kirmen Uriberen testuak ditu gidari. Museoa biharamunean, urriaren 6an, irekiko dute berriz.
Itxi aurretik, azken egunak dira “110 urte 110 artelan” erakusketa eta “Lorategi amaigabea. Bosch dela-eta” eta “Beltza eta argia” bideolanak ikusteko.