Itxi

Saria

Angel Badosek jasoko du Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen sariaren epaimahaikideen arabera, nafar eskultorearen lana “oso lotuta dago irakasteko bere gogoarekin”.

Angel Bados Iparragirre eskultore nafarrak (1945) jasoko du Arte Plastikoen Sari Nazionala, 30.000 euroko diru ekarpena dakarren aintzatespena, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak gaur iragarri duenez.

Saria ebatzi duen epaimahaia, besteak beste, hauek osatu dute: Angela de la Cruz iazko irabazlea, Estrella de Diego Arte Garaikideko katedraduna eta Blanca de la Torre komisarioa.

Badosen lan eskultorikoa oso lotuta egon da Arte Ederren Bilboko Fakultatean irakaskuntzan egindako lanarekin.

Txomin Badiolarekin batera, Artelekuko eskultura ikastaroak zuzendu zituen 1994tik 1998ra, eta bertatik euskal artista askoren lana zuzendu zuten: Itziar Okariz, Jon Mikel Euba, Ana Laura Alaez, Sergio Prego…