Antzerkia
Las Txirenitas, undergroundetik BBK aretora
Redacción
Sei emakumek osatzen dute 'La vida y sus cosas' antzezlana eta Badulake antzezleku alternatiboan arrakasta lortu ostean, BBK Aretoan estreinatuko dute.
Las Txirenitas antzerki taldeak umorea dakarkigu Bilboko BBK&' || 'nbsp;aretora. Sei emakume izango ditugu taula gainean telebista saio baten itxuraz, eguneroko kontakizunak antzeztuz. ''La vida y sus cosas'' du izenburu ikuskizunak.
Bilboko Badulake antzezleku alternatiboak joan zen Aste Nagusian lortu zuten arrakasta errepikatzeko asmoak bildu ditu berriro Las Txirenitas taldekoak, Bilboko gela handiago batean. Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martinez, Yolanda Martinez, Maribel Salas eta Vito Rogado dira Las Txirenitas.
Beren burua Bilboko hizkeran erabiltzen den hitz batekin aurkezten dute. Txirene eta sirena hitzen arteko jokoaz baliatuz. Ia bi ordutan sketch barregarrigariak kateatzen ditu ikuskizunak, eta ardatza telebistako magazin batek jartzen dio. Ohi denez bere aurkezle, izar, gonbidatu, korrespontsal eta guzti.
Erdi komiko, erdi barregarri, txirenitak telebista plato oso berezi batean mugituko dira umorea eta xelebrekeriak elkarren ondean josiz.
Bihartik igandera arte Bilboko BBK aretoan izando ditugu Bilboko ibaitik atera diren txirenita berezi eta umoretsuak.