Itxi

ARCO 2011

Albeniz Iruñeko galeria, baikor Arco azokari begira

Erredakzioa

Otsailaren 16an hasiko den azokaren 30. edizioan parte hartuko duen galeria nafar bakarra izango da.

Albeniz Iruñeko galeria baikor azaldu da otsailaren 16an hasiko den Arco azokaren 30. edizioari begira. Parte hartuko duten 197 galerien artean egongo da eta Nafarroako bakarra izango da.

Moisés Pérez de Albéniz galeriako arduradunaren hitzetan, "artea erosteko garai ona da".

Pérez de Albéniz hamahiru urtez egon da Arcon eta, haren ustez, "krisiak jaialdiari egindako mesedea” da feria, hiru pabiloitan egin beharrean, aurten bitan egitea, aurreko urteetan tamaina handiegia hartu baitzuen” azkeneko urteetan.

"Formatu erosoagoa izango da, eta erakusleek eta bisitariek eskertu egingo dugu", esan du Pérez de Albenizek, aurtengo edizioarekin "bibrazio onak" dituela onartuta.

Artea erosteko une ona dela esan du, "galerien erakustokietara bertaratuko direnek galerietako ordezkarien laguntza izango baitute nahi duten obra erosteko. Gainera, malgutasunez jokatuko dute eta beherapen eta erraztasunak eskainiko dizkiete bisitariei".

Iruñeko Udalak artelanak erosteko aurrekontua iazkoaren erdira (15.000 euro) gutxitzeko hartu duen erabakiari buruz galdetuta, "erakundeek partikularrek baino esfortzu handiagoa egin beharko lukete", esan du Albenizek, artearen sektorea indartzeko.

Pagola, Balda, Doiz, Armendia eta Irazu artista lokalen lanekin batera, galeriaren arduradunak Adams, Doherty, Miralda eta Muntadas nazioarteko artisten lanak eramango ditu Madrilera.

Bideoak (1)