Heriotzaren 75. urteurrenean
Marrazteko grina ere bazuen Unamunok
Erredakzioa
Bilboko idazlearen 160 marrazki bildu dituzte Salamancan; batzuen berri ez zegoen orain arte.
Miguel Unamuno idazleak marrazketa izan zuen barne zaletasunetako bat, eta afizio horren emaitza da ostiral honetan Salamancan ireki duten marrazki bilduma. 160 lan bildu dituzte bertan, batzuk orain arte ezezagunak.
Garai oso desberdinetan sortu zituen, eta lan errealistak dira gehienak. Gaiak ere askotarikoak dira: pertsonaia ezezagunen, lagunen eta familiako kideen erretratuak, animalien (igelak, zaldiak, zezenak..) irudiak. Salamancako paisaiak ere marraztu zituen Unamunok.
Gehienei ez zien izenik jarri, eta euskarri askotan sortu zituen: koadernoen bazterretan, fakturen atzealdean edo galdutako paperen batean.
Unamunok egindako 260 marrazki gordetzen ditu Unibertsitateak, eta horietako 160 lan -bilbotarrak berak ''''zirriborro'''' gisa definitu zituen- aukeratu dituzte erakusketan biltzeko. Bilduma honekin idazlearen heriotzaren 75. urteurrena oroitu nahi dute.
Papiroflexian maisua izateaz gain, marrazten ere trebea omen zen Unamuno. Horren adierazgarri diren lanak ikusgai izango dira, Salamancan, apirilaren 30era arte.