Erakusketa
1968tik gaur egunera arteko euskal artea, Arte Ederren Bilboko museoan
Agentziak | Erredakzioa
Apirilaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketan, 150 euskal artelan jarriko dituzte ikusgai: pintura, eskultura, argazkiak, bideoartea eta papera.
Bilboko Arte Ederren Museoak euskal sortzaileek 1968tik gaur egunera arte egindako artearen bilakaera aztertuko du gaur, astelehenarekin, aurkeztuko duen erakusketa batean, hainbat belaunalditako artisten lanaren bidez.
“68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018” izeneko erakusketak 150 artelan bilduko ditu museoko eraikin modernoan (BBK Aretoa eta 32 eta 33 zenbakikoak): pintura, eskultura, argazkiak, bideoartea eta papera.
Miguel Zugaza museoko zuzendaria bera da erakusketaren komisarioa, Miriam Alzurirekin eta Begoña Gonzalezekin batera, eta 1968an abiatzea erabaki dute, Jorge Oteiza buru zela Gaur erreferentziazko euskal talde artistikoa sortu eta bi urtetara.
Erakusketaren ibilbidea 40ko eta 50eko hamarkadan jaiotako euskal artistekin hasten da, eta lau hamarkada biltzen ditu, 2018ra arte, artelan berrienei, batik bat euskal artistek egindakoei, begira.
Apirilaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketaren muina Bilboko museoaren bildumako obrek osatzen dute, euskal artearen funts handienetakoa baitu, bai arte zaharrari bai arte modernoari dagokienez.
Gainera, dohaintzak jaso dituzte hainbat bilduma publiko eta pribatutatik, hala nola Reina Sofia Arte Zentroa, Arte Garaikideko Bartzelonako Museoa, Artium eta Basileako Kunstmuseum.