Itxi

Errusia herrialde gonbidatua

200 galeria, Arcomadrid 2011 azokan

Erredakzioa

Bost euskal galeria izango dira igandera arte Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokan, 30urte beteko dituen honetan. 'Madrid desde Torres Blancas' Antonio Lopezen artelana da aurten izarra.

Gaur ireki ditu ateak Arcomadrid 2011 azokak. Urtero Madrilen egiten duten Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak 30. edizioa du aurtengoa. Hilaren 20ra arte, 21 herrialdetatik iritsitako 197 galeria izango dira Arcon. Errusia izango da gonbidatua, eta, bertako arte garaikidearen erakusgarri gisa, zortzi errusiar galeria izango dira Madrilen.

''''Azoka krisi ekonomikoan etenaldi bat izatea espero dugu'''', esan du Carlos Urroz Arco azokako zuzendari berriak. Azoka komertzial eta iraunkorra sortu nahi du zuzendaritza berriak, bildumazale berrien alde apustu eginez.

Aurten bost euskal galeria daude Madrilen: Trayecto, Vanguardia, Carreras Mugica, Moisés Pérez de Albeniz eta Altxerri. Guztira, 40 artistaren lanak eraman dituzte Arcomadrid azokara.

''''Zer eros dezaket ARCOn?''''
Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, ''First Collector'' zerbitzua jarri dute martxan aurten. Artearen zale izanda artelanak erosteko ohitura handirik ez dutenentzako aholkularitza zerbitzua da. Eriosle berrien interesa piztu nahi dute ekimen berri honekin.

Madrid desde Torres Blancas artelan aurtengo izarra, 1,74 milioi eurotan
Aurten Arcon izango diren Espainiako artelanik garestienen artean Madrid desde Torres Blancas izenekoa nabarmendu du Urroz zuzendariak. Antonio López artistaren lana da, eta Marlborough galerian izango da ikusgai. Madrilgo ikuspegi izugarria eskaintzen du, eta 1,74 eurotan saldu zen enkantean, 2008an.

30. urteurrena ospatzeko erakusketa
30 urte hauek ospatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi antolatu ditu Arcomadrid azokak, tartean azokaren beraren historia laburtzen duen erakusketa bat. Atzera begirako honetan Arcon ikusgai izan diren artelan nagusien errepasoa egingo dute.

Bideoak (5)