Itxi

Otxarkoagan

Harrobia Eskena: errendimendu eszeniko handiko lehen zentroa, Bilbon

Erredakzioa

Ekoizpen eszeniko profesionalen berrikuntza zentroa da, eta konpainia profesionalei zuzenduta dago. Ezaugarri hauek dituen lehen gunea da Euskadin.

Harrobia Eskena errendimendu eszeniko handiko Euskadiko lehen zentroak apirilean irekiko ditu ateak. Bilbon eraiki dute zentro berria, Otxarkoaga auzoko eliza zaharrean.

Ekoizpen eszeniko profesionalen berrikuntza zentroak antzerki ekoizpena bultzatu nahi du, Bilbon eta Euskadin. Profesionalek diseinatuta, profesionalei berei dago zuzenduta, eta berrikuntzaren aldeko apustua egingo du. Eskena Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartearen esku egongo da gune berriaren kudeaketa.

1.000 metro karratuko egoitza izango du, hiru mailatan banatuta. Bertan azken berrikuntzekin hornitutako eszenatokia eta dantzarako aretoa hartuko ditu, besteak beste.

Proiektu berri honen asmoa ekoizpen eszeniko profesionalerako errendimendu handiko zentro bat martxan jartzea da, konpainiek kultura sortzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko modu berrietara egokitzeko behar dituzten metodologia, jakintza eta bitartekoak eduki ditzaten.

Artista berriekin elkarlana
Artista berriei eta azaleratzen ari diren kolektibo eszenikoei lan munduan sartzen eta enpresa gisa sendotzen ere lagundu nahi die Harrobia Eskenak.

Bideoak (1)