Itxi

Erakusketa

Bi Mundu Gerren arteko artea, Guggenheimen

Erredakzioa

Izen handien lanak daude ikusgai: Picasso, Léger, Van Der Rohe, etab, maiatzaren 15era bitartean. Pintura eta eskulturaz gain, zinema zein moda ere badaude erakusketa honetan.

Erakusketa berria inauguratu du Bilboko Guggenheim Museoak. ''Kaosa eta klasizismoa'' du izenburutzat eta bi Mundu Gerren artean Frantzian, Alemanian, Italian eta Espainian egin zen artea jasotzen du. Pintura eta eskulturaz gain, zinema zein moda ere badaude erakusketa honetan, maiatzaren 15era bitartean.

Lehen Mundu Gerrako iluntasun eta kaosetik aldendu nahi zuten orduko Europako artistek eta horregatik egin zuten salto klasizismora. Argia, edertasuna, tradizioa eta historia, hori nahi eta behar zuten. Krisi latz baten ostetik, berriro ere ordena.

Klasizismoa, neurri batean, protesta bat da. Lehen Mundu Gerraren aurreko artearen gaitzespena, erakusketaren komisarioak dioenez.

Pintura eta eskultura baina baita zinema, moda edota industria diseinua ere. Denetarik dago maiatzaren erdira arte zabalik egongo den Guggenheim museoko erakusketa honetan:&' || 'nbsp;Frantzia, Alemania, Espainia eta Italiako 90 artistaren 150 lan dira guztira.

Izen handien lanak daude ikusgai:&' || 'nbsp;Picasso, Léger, Van Der Rohe, etab. Baina bisitariak, aukeran, hain ezagunak ez diren lanekin hartuko ditu ustekaberik ederrenak.

Bideoak (1)