Itxi

Deklaratu dezan

Argilagos atxilotzeko eskatu dute, Balenciaga kasuagatik

Erredakzioa

Fiskaltzak Kubako arkitektoa atxilotzeko agindu du, Balenciaga museoaren proiektuan ustez izandako irregulartasunengatik deklaratu dezan.

Gipuzkoako Fiskaltzak Julian Argilagos Kubako arkitektoa atxilotzeko agindu dio Azpeitiko instrukzioko lehenengo epaitegiari. Getariako Balenciaga museoaren proiektuan ustez izandako irregulartasunengatik deklaratu dezan egin dute atxiloketa agindua.

Epaitegietatik jakitera eman dutenez, Argilagosi deklarazioa hartzeko nahian atxilotzeko eskatu duten bigarren aldia da hau. Mariano Camio (EAJ) Getariako alkate ohiari eta Rolando Paciel arkitektoari ere karguak egotzi dizkiete kasu honetan, baina Julian Argilagos Pi da hiruretan oraindik deklaratu ez duen bakarra.

Orain hiru urte inguru hasi ziren ustezko delitua aztertzen, Balenciaga fundazioak eta Berroeta Aldamar elkarteak Camioren aurka Gipuzkoa Fiskaltzan jarri zuten salaketa baten ondorioz. Getariako Balenciaga museoaren proiektuaren garapenaren ardura zuten bi elkarte hauek, eta alkate ohiak bertako buru gisa egindako ustezko irregulartasunak salatu zituzten Fiskaltzan.

Kudeaketa desleiala egitea, bidegabe jabetzea eta merkataritzako dokumentuak faltsutzea egotzi zioten Camiori. Pacieli intrusismo profesionala, eta Argilagosi, kudeaketa desleiala eta intrusismo profesionala (arkitekto titulua Espainian baliozkotu gabe zuen).