Ballet
Amatriain, bueltan Donostian 'Alicia y las maravillas del ballet'ekin
Erredakzioa
London Royal Balleteko eta Amsterdameko Het National Balleteko izarrak ere bertan izango dira, apirilaren 2 eta 3an.
Alicia Amatriain dantzari donostiarra (Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia) bueltan izango da bere hirian apirilaren 2an eta 3an, berak aukeratutako programa batekin. Gainera, London Royal Balleteko eta Amsterdameko Het National Balleteko izarrak ere bertan izango dira.
Zortzi koreografiaz osatuta dago Alicia y las maravillas del ballet ikuskizuna eta horietatik lautan arituko da Amatriain.
Bi ikuskizunetarako sarrerak (Victoria Eugenian izango da, 20:00etatik aurrera)&' || 'nbsp;bihar jarriko dira salgai, Denis Itxaso Kultura zinegotziak eta Norka Chiapuso Donostia Kulturako Arte Eszenikoen arduradunak jakinarazi dutenez.
"Aukera ezinhobea da eta luxu bat, munduko dantzari garrantzitsuenetariko bat ikusteko aukera aparta", gaineratu du Itxasok prentsaurrekoan.
Horrela, Gipuzkoako dantzaren figura garrantzitsuenetariko bat omenduko du Donostia Kulturak, bere garaian Lucia Lacarrarekin eta Itziar Mendizabalekin egin bezala.
Londoneko Royal Balleteko Marianela Nuñez eta Thiago Soares ere bertan izango dira, Tchaikovskyren "Zisneen lakua" eta Riccardo Drigoren "Diana eta Acteon" ikuskizunak taularatuko dituztelarik, Lev Ivanoven eta Marius Petiparen koreografiekin.