'Good sex, good day'
'Lo que ellos ignoran de ellas', Bilboko Campos Elíseos Antzokian
Erredakzioa
Yolanda García Serranok idatzi eta zuzendu duen antzezlanak ''lehen sexu harremanen inguruko hausnarketa'' proposatzen digu, hiru emakumeren ikuspegitik. Martxoaren 8tik aurrera izango da ikusgai.
Bilboko Campos Elíseos antzokiak Lo que ellos ignoran de ellas (goodsex, goog day) ikuskizunarekin ospatuko du Emakumeen Nazioarteko Eguna. Ikuskizunak lehen sexu harremana du hizpide, hiru emakumeren ahotsetan. Zehazki, emakumeetako baten lehen sexu harremanak bere lagunengan eragiten duen oihartzuna plazaratzen du.
''''Egun berezi horretarako pertsona egokia bilatu behar da, baina norberak askotan ez du lagunek gustuko duten gizona aukeratzen''''. ''''Emakume bat intimitatean tratatzeko modu egokia'''' azaldu nahi du antzezlanak.
&' || 'nbsp;
Yolanda García Serranok idatzi eta zuzendu du lana, eta martxoaren 8an iritsiko da Bilbora, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat. Emanaldiak martxoaren 11n, 12an eta 13an izango dira, eta emakumeei bakarrik egongo da zuzenduta azken hitzordu hau. Bertan ''''tupper sex'''''' saioa egongo da, La maleta roja taldearen eskutik.