Enkantea, Bilbon
119.000 euro, Jorge Oteizaren 'Itziar' eskulturagatik
Erredakzioa
Hiru pertsonak hartu dute parte enkantean, telefonoz, eta artelana Euskadin geratuko da. Gaur Zinemaldian 20 urtean zehar bildutako 350 autografo aterako dira enkantean.
Itziar Jorge Oteizaren eskultura 119.000 eurotan saldu dute asteazken honetan Bilbon, enkantean. Artistak bere emaztearen bustoa oinarri hartuta egin zuen artelana 1947an, eta 90.000 eurotan irten da, Bilbao XXI etxean. Bost minutuan saldu dute, eta hiru pertsonak hartu dute parte enkantean, telefonoz. Azkenean Euskadin geratuko da&' || 'nbsp;Itziar Oteizaren eskultura.
Gaur, aldiz, 20 urtean zehar Zinemaldian bildutako 350 autografo jarriko dituzte enkantean. Nicolasa jatetxea zenak bildutako lau bisita liburu dira, eta, bertan 1989tik 2010era bitartean jatetxean izan ziren hainbat zinema izarren autografoak daude.
Woody Allen, Charlton Heston, Anthony Hopkins, John Malkovich, Richard Gere, Bernardo Bertolucci, Julian Schnabel, Anjelica Huston, Joel Coen, Christopher Lee, Antonio Banderas eta Javier Bardem dira liburuetan sinatu zutenetako batzuk. Joan Manuel Serrat abeslaria, Forges umorista eta Mario Vargas Llosa literaturaren Nobel sariduna ere badaude zerrendan.
Enkantea Bilbao XXI etxean egingo dute, eta 3.000 eurotan irtengo da sorta. Álvaro Jubera bertako arduradunetako baten hitzetan, baliteke 6.000 edo 7.000 euro ere ordaitzea lau liburuengatik.