HERNANI
Chillida Leku museoak apirilean irekiko ditu berriro ateak, zortzi urteren ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eduardo Chilliaren familiak ohar bidez jakinarazi duenez, Hernaniko Zabalaga baserriaren inguruan zaharberritze lanak egiten ari dira.
Chillida Leku museoak datorren apirilean irekiko ditu berriro ateak, zortzi urtez itxita egon ostean.
Eduardo Chillida artista donostiarraren familiak ostegun honetan iragarri duenez, Hernaniko Zabalaga baserriaren inguruan zaharberritze lanak egiten ari dira bisitari gehiagori harrera egin ahal izateko. Horrez gain, instalazioen "errespetuzko eguneratzea" egiten ari dira.
Hauser & Wirth galeria suitzarraren eskutik irekiko du Chillida familiak Hernaniko museoa, Mireia Massague, Bartzelonako Gaudi zentroko buru izandakoa, zuzendari duela.
Chillida Lekuk 2011. urtean itxi zituen ateak eta geroztik bertara joateko ezinbestekoa zen aurretiaz hitzordua hartzea.