Ostiralean
'EITB Kultura 60' saioa Dferia 2011 azokan, antzerki lan berrienekin
Erredakzioa
Hilaren 14an hasiko da Donostiako arte eszenikoen jaialdia, baina, aurretik, Ana Lopez Asensio Leioako Umore azokako zuzendariaren eskutik ezagutuko dugu aurtengo edizioa.
Dferia 2011 Donostiako arte eszenikoen jaialdia izango du hizpide, aste honetan, ''''EITB Kultura 60'''' saioak. Hilaren 14tik aurrera, Estatuko eta nazioarteko antzerki eta dantza konpainiak ikusiko ditugu berriz Gipuzkoako hiriburuko jaialdian, 2010eko trantsizio urtearen ondoren. Euskadiko konpainiek bakarrik hartu zuten parte joan den urtean, edizio laburrago batean; baina, egoera hori gaindituta, aurten martxoan egingo dute azoka, eta joan den urtean baino egun bat gehiago izango du. Guztira 20 ikuskizun taularatuko dituzte.
Aurtengo edizio hasi baino lehen, 2011ko programazioko xehetasun guztiak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko digu ''EITB Kultura 60'''' saioak.
Azken hamabi hilabeteetan ekoitzi diren antzezlanak ezagutarazteko eta mundu zabalean erakutsiak izan arren gurean aukerarik izan ez dituzten antzezlanak gertutik ikusteko aukera dakar batez ere Donostiako hitzorduak.
Ikuslegoa arruntarekin batera, Euskal Herriko eta erbesteko areto arduradunak izaten dira hiriburuan. Banatzaileekin harremanak egiten dituzte, bakoitzak bere aretorako egokia den ikuskari hori aukeratzen saiatzen da bertan, eta ezaugarri honek ematen dio egitarauari azoka ikutua.
Mundu horretan gida paregabea izango du aste honetako programak: Ana Lopez Asensio Leioako Umore azokako zuzendariaren eskutik ezagutuko dugu aurtengo Dferia azokako edizioa.
Aurtengo jaialdiak ''''Gorputza Guda leku'''' zikloa ere jarri du martxan.
''''EITB Kultura'''' ostiral honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-3n eta igandean 23:30etan ETB-1en.