Aurkezpena
'AT!': euskal artistek duten sortzeko ahalmena ikusgai
Erredakzioa
Euskal Herriko 25 idazle, 28 aktore, 7 musikari eta 7 dantzarik parte hartuko dute bihar, martxoaren 15ean, Bilboko Arriagan taularatuko duten proiektuan.
Aizpea Goenaga zuzendari, idazle, gidoilari eta aktoreak gidatzen duen Etxepare Institutuak aurkeztu du Bilboko Arriaga Antzokian bihar, martxoak 15, eskainiko duen AT! Ikuskizuna. Fernando Bermues eta Mireia Gabilondok zuzenduko deuten emanaldia 19:30etan hasiko da.&' || 'nbsp;25 idazlek, 28 aktorek eta hainbat musikari eta dantzarik parte hartuko dute.
Iñaki Salvador arduratu da musika zuzendaritzaz eta Jon Maya koreografiaz. Aizpea Goenagak azaldu duenez, "AT!" ikuskziuna Institutuaren filosofiari erabat lotuta jaso da, elkarlana eta batasuna bultzatuz, euskal sortzaileen indarrra erakutsi ahal izateko balio duelarik.&' || 'nbsp;
Ikuskizunean parte hartuko duten sortzaileen artean, honako hauek aurkitzen dira: Uxue Alberdi, Olaia Gil, Julia Otxoa, Itziar Lazkano, José Fernández de la Sota, Kike Diaz de Rada, Karmele Jaio, Dorleta Urretabizkaia, Lurdes Oñederra, Pinpix, Iban Zaldua, Joseba Apaolaza, Luisa Etxenike, Teresa Calo, Patxo Telleria, Aitor Mazo, Teresa Calo, Patxi Perez, Vito Rogado, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Aitor Beltrán, Eli Tolaretxipi, Maite Agirre, Miren Agur Meabe, Ainhoa Aierbe, Arantxa Urretabizkaia,, Mireia Gabilondo, Ramiro Pinilla, Ramón Barea, Ricardo Arregi, Asier Hernández, Mariasun Landa, Maite Arrese, Aingeru Epaltza, Manu Elizondo, Harkaitz Cano, Miren Gaztañaga, Felipe Juaristi, Galder Perez, Arantxa Iturbe, Eneko Olasagasti, Maiken Beitia, Itxaro Borda, Itziar Ituño, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Ander Lipus, Aurelia Arkotxa, Alain Maya, Matthieu Haramboure, Eneko Gil, Xabi Zeberio, Ibon Huarte, Luis Camino, Jon Maya, Iñaki Salvador, Nagore Indakoetxea, Mikel Andueza, Nerea Vesga, Julen Izarra, Joli Pascualena eta Urko Mitxelena besteak beste.
Parte hartu ez duten lehen mailako beste artista batzuei ahotsa emateko asmoa adierazi du Goenagak, denbora eta leku mugak direla-eta, ezinezkoa izan baita guztien parte-hartzea.
Blanca Urgell Kultura sailburuak, bere aldetik, Etxeparek euskara eta euskal kultura hedatzeko lanean duen Eusko Jaurlaritzaren babesa berretsi du.