Heriotza
Juan Carlos Eguillor ilustratzailea hil egin da
Erredakzioa
Bere ilustrazioengatik eta zinta komikoengatik zen ezaguna, baina bideoartea ere erabili zuen.
Juan Carlos Eguillor Uribarri Madrilen hil egin da. Ilustrazioengatik eta zinta komikoengatik zen ezaguna eta El Correo, Egin, El País, Fotogramas edota Euskadi Sioux bezalako argitalpenetan lan egin zuen. Umore grafikoan oinarritu zuen bere lana.
Umeentzako liburuak ilustratzen lan egin zuen, baina kartelgintza ere landu zuen:&' || 'nbsp;Bilboko Aste Nagusikoak (1978 eta 1987)&' || 'nbsp;eta Zinebikoak (1978 eta 2008)&' || 'nbsp;egin zituen. Gainera, TVEko umeei zuzendutako saioetan gidoigile lanetan izan zen eta zinemarako gidoiak egin zituen. 1975etik 1977ra Krisket eta Popolo bilduma egin zuen euskaraz. Komikian argitaratu zuten, Euskal Herriko hainbat egunkarirekin banatzen zen gehigarri batean.
80eko hamarkadan bideoartearekin lan egin zuen. Bilbao la muerte (Bizkaiko hiriburuarekin oso lotuta egon zen artista donostiarra), baina ezagunena Menina izan zen, eta 1986an Reina Sofia Museoan izan zen.
Espainiatik kanpo, Partiseko Pompidou Zentroan parte hartu zuen 1990an.
1983an Umeentzako Ilustratzaileen saria eskuratu zuen, 1009an Getxoko Komiki Azokaren omenaldia jaso zuen eta 1982an Locarnoko (Suitza) Bideo Jaialdiko Monte Veritá saria eman zioten.