Erakusketa
Bilboko Arte Ederren Museoak Zuloagaren gaineko erakusketa paratuko du maiatzean
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko museoaren arduradunen arabera, gipuzkoar pintoreari azken hogei urteetan eskainitako erakusketa handiena izango da.
Bilboko Arte Ederren Museoak Ignacio Zuloaga gipuzkoar pintorearen gaineko atzera begirako erakusketa irekiko du maiatzean, eta margolariaren lanak ugari bilduko ditu bertan, horietako batzuk sekula erakutsi gabekoak.
Bilboko museotik zehaztu dutenez, azken 20 urteetan egile horren inguruan egindako erakusketa handiena izango da. Nazioarte mailan ospe nabarmena izan zuen Zuloagak, eta Europako hiri askotan eta New Yorken erakutsi zituen bere lanak.
Besteak beste, ikusi ahal izango dira “Noailleseko kondesa”, haren lanik ikonikoenetako bat, Villamarcialgo kondearen erretratua, “Kardenala” eta “Festaren biktima”.