Itxi

Ate irekiko bi jardunaldi

'Gizadiaren mosaikoak' egin digu ongietorria San Telmo museora

Erredakzioa

'6 mila milioi Beste' bideo erakusketarekin ireki ditu ateak museoak. Galdera berei erantzun dieten 5.000 pertsonaren baino gehiagoren testigantzak biltzen ditu, eta ETB-3n ere izango da ikusgai.

Joan den asteleheneko inaugurazio ofizialaren ondoren, asteburu honetan ireki dizkie ateak bisitariei Donostiako San Telmo Museoak. Apirilaren 2an eta 3an, ate irekiko bi jardunaldi egin dira Donostiako kultur espazio berrian, eta gizadiaren mosaiko batekin egin die ongietorria bisitariei.

''6 mila milioi Beste'' bideo erakusketa izango da San Telmon erakutsiko duten lehena. Galdera berei erantzun dieten planeta osoko lagunen testigantzak biltzen ditu. Izuaren, amodioaren, ametsen eta beste hainbat gairen inguruan galdetu diete mundu osoko 5.600 pertsonari baino gehiagori. 6 erreportarik 50 hizkuntzatan egindako testigantzak grabatu dituzte, 78 herrialdetan. Guztira 5 urtez egon dira filmaketak egiten. GoodPlanet fundazioak bultzatutako proiektua da, eta Yann Arthus-Bertrand argazkilari eta zuzendari frantziarra izan du buru.

Brasilgo arrantzale batek, Australiako abokatu batek, Alemaniako artista batek, Afganistango nekazari batek... Denek erantzun diete galdera berei:
''''Zoriontsua zara?'''', ''''Zeri egin behar izan diozu uko?'''', ''''Erraz barkatzen duzu?'''', ''''Zein izan da bizi izan duzu esperientziarik latzena?'''', ''''Zer da zuretzat maitasuna?'''', ''''Zer aldatuko zenuke zure bizitzan?'''', ''''Zergatik hilko zenuke norbait, edo zergatik emango zenuke bizitza?''''... Horien tankerako 40 galdera egin dizkiete guztira.

Zain izan da lotsa gehien eragin duen galdera?
Kontinente guztietan, egindako elkarrizketen % 95etan 38. galderak eragin du lotsarik gehien: ''''Kantatuko al duzu zure abestirik gustukoena ahapetik?''''. ''''Erraz barkatzen duzu?'''' edo ''''amodio nahikorik jaso eta ematen al duzu?'''' galdera pertsonalagoek baino gehiago lotsatu ditu galdera horrek inkestari erantzun diotenak

Bisita, gaika antolatuta
Guztira 11 orduko ikus-entzunezko materiala jarri dute Donostian. Bisita errazagoa izan dadin, gaika antolatu dituzte testigantzak, eta kabina txikiak jarri dituzten barruan gai bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko. Honako kabina hauek aurkituko ditugu San Telmon: ''''Maitasun istorioak'''' (26 min), ''''Lehen oroitzapenak'''' (22 min), ''''Haurtzaroko ametsak'''' (18 min), ''''Barkamena'''' (29 min) eta ''''Klimaren inguruko testigantzak'''' (26 min).

Elkarrizketak, ETB-3n ere
Erakusketako bideoak ETB-3ko ''''6.000 milioi mundu'''' saioan emango dituzte. 13 saioko programa da, eta larunbat gauetan emitituko da, 22:00etan.

2009an inauguratu zuten bilduma, eta ordutik hainbat hiritan izan da: Parisen, Rangoonen (Birmania), Shanghain, Marseillan, Erroman, Bordelen eta Bruselan. Donostiatik igaro ondoren, São Paulora eta Moskura egingo du bidaia.

Albisteak (4)

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)