Paisaje
W. Turnerren urperatze bat erakusten du Bilboko Arte Ederren Museoak
Erredakzioa
'Itsaso Ekaiztsua eta naufragioa' arte klasikoari eskainitako aretoan dago ikusgai, uztailaren 3ra bitartean.
Bilboko Arte Ederren Museoak uztailaren 3ra bitartean izango du ikusgai William Turnerren "ekaitz izugarri bat". XIX. mendeko Ingalaterrako paisaia-pintore ezagunetariko bat da. Londresko Tate Britain museoak utzitako lana dugu.
''Itsaso Ekaiztsua eta naufragioa'' du izenburua eta 1840 eta 1845 bitartean margotu zuten, margolariaren ibilbide profesionalaren azken garaian. Itsaso bortitza azaltzen du eta bertan itsasontzi hauskor bat ageri da, itsasoaren indarrari bizirauteko.
Turnerren lanean asko errepikatzen den gaia da itsas-paisaia, Ana Sanchez-Lassa Arte Ederren Museoko kontserbadoreak esan duenez. Gainera, azaldu duenez, Bilboko museoak "artista britainiarraren lanen bat erakusteko gogo handia" zuen.
Arte klasikoari eskainitako aretoetako batean dago margolana, Genaro Perez Villaamilen Toledoko ikuspegi baten ostean, XIX. mendekoa ere. Bi lanek kontraste ederra osatzen dute, margolari galiziarraren lanak lasaitasun handia iradokitzen baitu eta Turnerrenak aurkakoa, ez bakarrik konposizioaren helburuan, hori egiteko orduan ere.