Itxi

Apirilaren 17an

Chillida Leku 'XXI. mendera egokituta eta mamia gordeta' irekiko dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hernaniko museoa asteazkenean, apirilak 17, irekiko dute berriz, Mireia Massagueren zuzendaritzapean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Chillida Leku, Hernaniko kanpoaldean dagoen Zabalagako baserrian kokatua, berriz irekiko dute asteazkenean, apirilak 17, “XXI. mendera egokiturik” eta, artistaren ondarea errespetatzeko, “mamia” gorderik.

Etapa berri honen lehen erakusketa ‘Eduardo Chillida. Oihartzunak” izango da, eta Chillidak 1940 hamarkadatik 2000. urtera eginiko lanak erakutsiko ditu.

Mireia Massague Chillida Lekuren zuzendari berriak aletu ditu, Ignacio eta Luis Chillida eskultorearen semeekin batera, museoaren berrirekieraren inguruko detaileak, eta aurreratu dute bihar, asteazkenarekin, ekitaldi instituzional bat egingo dutela bertan, besteak beste, Jose Guirao Espainiako Kultura ministroaren eta Iñigo Urkullu lehendakariaren parte-hartzearekin.

Zabalaga XVI. mendeko eraikinaren inguruko eskulturek eta barruko erakusketa aretoek osatutako museoa 2000. urtean sortu zuten Eduardo Chillidak eta Pilar Belzunce haren emazteak. 2011ko urtarriletik, aldez aurretik eskaera eginda soilik bisitatu ahal zen.

Ignacio Chillida semeak azaldu duenez, “Chillida Leku zena errespetatzen” saiatu dira, “baina teknologia berrietara egokituta”. Museoaren etapa berriaren lehen erakusketak burdinazko, granitozko, igeltsuzko eta paperezko 90 pieza baino gehiago biltzen ditu, bazter batean utzi gabe “Grabitazioak” (erliebea eta hutsunea nabarmentzen diren paperezko eskulturak) eta “Lurrak” (txamota lurrez eginiko piezak) serie adierazgarriak.

Kanpoaldeko erakusketan, 43 eskultura daude, horietako batzuk Zabalagan lehenengoz paratutakoak.

Ignacio Chillidaren esanetan, “azken zortzi urteetan ez da itxita egon, eta 50.000 pertsonak bisitatu dute museoa, baina beti nahi izan dugu jendea atera etorri eta barrura sartzea”.

Albisteak (3)

Bideoak (2)