Itxi

Saria

Guggenheimek kalitate turistikoko Q saria lortu du bezeroenganako arretagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak museoak bisitariei ematen dien “zerbitzuen maila altua” azpimarratu du.

Sari hori jaso duen arte moderno eta garaikideko lehen museoa da Bilbokoa. Argazkia: Iñaki Zabaleta.

ICTE Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak Kalitate Turistikoaren Q Ziurtagiria eman dio bart, apirilak 29, Guggenheim Bilbao Museoari, “bisitariei eskaintzen dien zerbitzuen maila altuagatik”.

Sari hori jaso duen arte moderno eta garaikideko lehen museoa da Bilbokoa, eta, horretarako, UNE 302002:2018 Arauaren baldintzak bete behar izan ditu.

Q ziurtagiriaren bidez, Bilboko museoak berretsi du bisita turistikoei emandako arretaren kalitatean gorengo maila lortu duela: sarbidea, kultura eta hizkuntza aniztauna, bisitaria fidelizatzeko politikak, komunikazioa Interneten eta erakusketa eremuan, eta instalazioen hornidura.

Ziurtagiria Fernando Fraile ICTEko zuzendari nagusiak eman dio bart Garbiñe Urrutikoetxea Guggenheim Bilbao Museoaren Giza Baliabide eta Kalitate zuzendariari, Madrilen.

Albisteak (2)