Itxi

Erakusketa Donostian

Euskal artearen garapena aztergai, 120 artistaren 230 artelanetan

Erredakzioa

Oteiza eta Chillida dira artista nagusietako batzuk 'Itsasurdin' Donostiako Kubo Kutxa Aretoan ikusgaidugun erakusketa berrian.

Ostiraletik aurrera ''Itsasurdin'' erakusketa izango da ikusgai Donostiako Kursaal aretoko Kubo Kutxa aretoan. 120 artistaren 230 lan izango dira bertan ikusgai, tartean Oteiza, Chillida, Robert Capa eta Eduardo Arroyo artisten artelanak. Azken hamarkadetan euskal arteak izan duen garapena islatzea du bildumak helburu, bereziki Gipuzkoako artea jorratuta.

Eskulturak, pinturak eta argazkiak daude bertan ikusgai, modu berezian antolatuta. Gizartearekin eta historiarekin erlazionatu ditzute ikusgaiak,&' || 'nbsp; eta mezu berezia sortu nahi dute ikusleentzat.

Mezu hori zortzi ataletan banatzen da, eta, besteak beste, honako gai hauek lantzen dira bertan: gure historia, landa-bizimodua, hiria, atzerria, itsasoa eta Kursaal eraikina bera.

Kutxak azken bi urteetan erositako lanak dira neurri handi batean, baina badira Kutxaren ondarearen parte diren piezak eta erakundearen historian zehar erositakoak ere.

''Itsasurdin'' erakusketa uztailaren 3ra arte izango da ikusgai.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)