Itxi

Bienala

Okarizek eta Pregok espazio fisikoa “zulatu eta hustuko” dute Veneziako Bienalean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Itziar Okariz eta Sergio Prego euskal artistek Espainiaren pabiloi “hustu” bat aurkeztuko dute Veneziako 58. Bienalean, espazioa “desokupatzeko asmoz” erabili baitute bertan prestatutako lanean.

Itziar Okarizek eta Sergio Pregok Espainiako pabiloia prestatu dute. Argazkia: Efe.

Itziar Okariz eta Sergio Prego euskal artistek Espainia ordezkatuko dute Veneziako 58. Arte Bienalean “Itziar Okarizek eta Sergio Pregok zulatuta” Peio Aguirre komisarioak aurkeztutako proiektuaren bidez. Soinuaren, irudien, eskulturaren eta arkitekturaren bitartez, espazio fisikoa “zulatu eta hustu” egin dute, azaldu dutenez.

Aguirreren esanetan, “gorputza islatuta agertzen da pabiloian, eta gorputzari lotutako zulaketarena edizio honetako metafora garrantzitsu eta indartsua iruditzen zait”.

Sartu eta berehala, bisitariak hainbat horma zuri ikusiko ditu, eta, berorietan proiektaturik, Itziar Okarizen hainbat grabazio, hiru performance.

Lehen bideoan, Okarizek eta berorren alabak itsasoaren soinua egiten dute, yogan erabiltzen den arnasa “ozeaniko” sakon baten bidez. Arratsaldero, 16:00etan, zuzeneko performance bat egiten dute, grabazioa etenda.

Bigarren lanak Okarizek Bilboko Guggenheimeko, MoMAko, New Yorkeko Arte Museo Metropolitanoko eta beste hainbat museotako zenbait estatuarekin izandako elkarrizketak erakusten dira. Bakarrizketa intimo, subjektibo eta poetikoak dira, Aguirreren esanetan, “komunikatzeko eta helarazteko oso zailak” eta “erantzunik ez dutenak”, jakina.

Azkenik, hirugarren bideoan, Okarizen hirugarren bideoa “Leku publiko edo pribatuetan pixa egitea” 2000an hasitako sailari dagokio, zeinetan artistak gizarte ohiturak zalantzan jartzen dituen, pixa zutik eginez.

“Itziarren lanean, espazioa soinuaren bidez husten da, eta Sergioren obra, ordea, eskultura edo arkitektura pneumatikoaren desokupazio baten ideiarekin lotuta dago”, azpimarratu du Aguirrek.

Horren ildotik, pabiloiaren atzeko lorategia aukeratu du “bolumena hartzen duten eta espazioan txertatzen diren airezko eskultura oso sinple batzuk” paratzeko, zeinei ura baitarie.

Pabiloiaren barruan, 2018an egindako marrazki batzuk erakutsiko ditu, “landareen eta sexu organoen irudiak” erakusten dituztenak, baita silikonazko forma puztu batzuk ere.

“Garai interesgarriak”

Espainiaren pabiloia ostiralean, maiatzak 10, inauguratuko dute, Veneziako Arte Bienala publikoari zabaltzeko egunaren bezperan. Aurten, Ralph Rugoff estatubatuarra da jaialdiaren komisarioa, Hayward Londresko galeriaren zuzendaria, eta “garai garrantzitsuei” buruzko hausnarketa proposatu du.