Itxi

Bilboren irudia izan zen

Shanghaiko Erakusketarako Lazkanok egindako lana, Arte Ederren museoan

Erredakzioa

'Bilbo MMX' murala 7,20 metro luze eta 1,25 metro altu da, eta Bizkaiko hiriburuko arkitekturak azken hamarkadetan izan duen eraberritzea erakusten du.

Jesus Mari Lazkanok Shanghaiko Erakusketarako sortutako murala Bilboko Arte Ederren museoan izango da ikusgai aurrerantzean.&' || 'nbsp;Artelana Bilboren irudia izan zen artelana 2010eko Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean, hiriburuko arkitektura azken hamarkadetan nola eraberritu duten erakusteko. Bizkaiko hiriburuko udalaren eskariz egin zuen margolariak, eta Shanghaiko Erakusketarako berariaz. Orain Udalak Bilboko Arte Ederren museori utzi dio, gordailuan, eperik gabe.

''Bilbo MMX'' lana 7,20 metro luze eta 1,25 metro altu da, eta Bilboko arkitekturan azken hamarkadetan ezinbesteko izan diren elementuak erakusten ditu: Guggenheim museoa, Iberdrola dorrea eta Euskalduna Jauregia eraikin berriekin batera, Begoñako basilika eta San Mames futbol zelaia ere ageri dira bertan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)